XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sortzez Garbiaren eleizatxoa.

Jose D'iri erantsita dago, urrez estalitako bronoze ateak bitarteko dituala.

Begiratu besterik gabe agiri da, ordea, ondoko elizatxo ori, alako bi dala goi-bean.

Loyola'ra bizitzera etorri ziran lenengo jesuitek toki auxe aukeratu zuten beren eliza egiteko.

Ildakoak ere bertan obiratzen zituzten.

1904'garren urtez geroz gaur agiri dan bezela dago.

Aldarearen kortrakalde irakurri diteke zergatik jesuitek toki au Ama Birjiña Sortzez Garbiaren omenez txukundu zuten.

Eliz-aurrea aldare ta goyaldeak urrez irazekita bri-bri daude.

Gotiku-erakoa da egituraz, ezagun duanez.

Ikusgarriz begien begiko gauza auxe Loyola'n.

Coronas jesuitak burutatu Flotats ta Oliva jaunak egiña da.

Zure-lan egokia goi ta bee ta aldamenetan bada emen.

Sabiku egurra, Cuba'tik ekarria, eskuatsegiñez erabilli du Elizatxo ontan Saturnino Lopez burgostar ospetsuak.

Aldare-gañean Sortzez Garbia, Juan de Juanes'i Alberro jesuitak adierazi bezela, dago ezarririk.

Sortzez Garbia sutsuenik maite ta zabaldu duten jesuitak agiri dira inguruan:(...).